Tafallakantuz webgunean zaude, Tafallako euskal musika, dantza eta kantuzaleon esparruan. Gure asmoa gure kultura lau haizeetara zabaltzea da, eta asmo horrekin, hilean behin, hileko hondarreko larunbatean, kantatzeko biltzen gara eta Tafallako karriketan barna ibiltzen gara, giroa alaituz.
Hori egiteaz gain, beste gauza batzuk egiten eta egin nahi ditugu, webgune hau, adibidez. Oraindik aurrera hemen izanen gaituzu, egiten dugunaren berri emateko, zure iritzia jasotzeko, kantu eta musikaren inguruko datuak argitaratzeko eta argazki interesgarriak ikusteko.
0 Respuestas a “gu gara…”